Administrazio Kudeaketako erdi mailako heziketa zikloa Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak baimendutako titulazio bat da, eta Estatu osoan balio du.
Administrazio Kudeaketako teknikaria laguntza ezin hobea izanen da lan, kontabilitate, administrazio, merkataritza, finantza eta zerga arloetan jarduerak egiteko. Bezeroari arreta ematea eta hura gogobetetzea, indarra duen araudia eta kalitate protokoloak aplikatuz, profesional honen zereginetako bat izanen da, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauen arabera jokatuz.
Hona hemen irakasgai edo lanbide moduluetan egituratzen den administrazio ikastaroaren programa. Modulu bakoitza modu independentean ebaluatzen diren prestakuntza unitateetan banatzen da.